Tolosaldea Lanbide Heziketa

Santa Lutzia 17, TOLOSA (Gipuzkoa - Euskal Herria), Tolosa, 20400 ,Spain
Tolosaldea Lanbide Heziketa Tolosaldea Lanbide Heziketa is one of the popular School located in Santa Lutzia 17, TOLOSA (Gipuzkoa - Euskal Herria) ,Tolosa listed under Education in Tolosa , School in Tolosa ,

Contact Details & Working Hours

More about Tolosaldea Lanbide Heziketa

SARRERA

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua ikastetxe publikoa da, Tolosako Santa Luzia auzoan kokatuta dago Santa Luzia Ikasgunea eratuz, Samaniego Ikastetxearekin eta Orixe Institutuarekin batera.

Tolosaldea LHII-k "D" ereduan eskaintzen dizkio Heziketa Zikloak zonaldeko ikasleriari.

Ikastetxeak esperientzia zabala du langileei eta langabetuei eskainitako Etengabeko Prestakuntzan, baita ikasleek enpresetan egiten dituzten praktiketan ere.

Enpresei laguntza teknologikoa eskaintzen die eta hainbat proiektu eraikitzen ditu hauekin, elkarlanean.

HISTORIA

Tolosaldea LHII-ren jatorria mende hasierako "Escuela de Artes y Oficios" zelakoan koka dezakegu. Geroago Lan Eskola moduan jarraitu zuen eta 1955etik aurrera Maestria Eskola moduan.

Santa Luzia auzoko eraikuntza berrira mugitzeak eta irakaskuntza ertainetako Institutua bihurtzeak, instalazio hobeak eta garrantzi handiagoa ekarri zizkion ikastetxeari.

80. hamarkadaren erditik aurrera ikastetxea enpresa mundura gerturatzen hasi zen, alternantzia praktikak martxan ipiniz proba moduan. Garai horretan bertan ere, hezkuntzaren erreforma aldez aurretik abiarazteko konpromisoa hartu zuen ikastetxeak.

98.urtean Hezkuntza Sailak EAEko Mapa Eskolarra berrantolatu zuen eta ikastetxeak Lanbide Heziketa Institutu maila hartu zuen, Etengabeko formazioa (langileentzat) eta Zikloak eskainiz.

Hezkuntza Saileko dekretuaren arabera gure ikastetxea Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarearen barruan dago 98. urteaz geroztik, azken hauen betebeharra Lanbide Heziketaren Euskal Planaren garapena gauzatzea izanik.

2001eko uztailean Hezkuntza Sailak ikerketa- eta esperimentazio-ikastetxea izendatu zuen Tolosaldea Goi-mailako L.H.Institutua, GUNEKA deituriko proiektua garatu asmoz. GUNEKAren helburua Hasierako eta Etengabeko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeen funtzionamendu eta antolaketa modu berriak ikertzea da.

2015eko uztailean, Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izendatu zuen Tolosaldea Institutua. Izaera juridiko berri honek, autonomia gehiago eta erreferentzia-ikastetxea bihurtzea dakar berarekin.

Honetaz gain, Tolosaldea LHII-k elkarlanean ari da TKnikarekin (kalitatearen eta berrikuntzaren hedakuntzan), inguruko enpresekin eta administrazio publikoarekin (Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran) eta LANBIDE euskal enplegu zerbitzuarekin.

Map of Tolosaldea Lanbide Heziketa