Belarzain

Labeaga 30, Villarreal de Urrechu, 20700 ,Spain
Belarzain Belarzain is one of the popular Medical & Health located in Labeaga 30 ,Villarreal de Urrechu listed under Medical & health in Villarreal de Urrechu , Medical & Health in Villarreal de Urrechu , Health Food Store in Villarreal de Urrechu ,

Contact Details & Working Hours

More about Belarzain

Gazte nintzelarik hasi nintzen etxeko armairuan izpilikua,ezkai,azeri buztana… ikusten. Ez nekien zertarako erabiltzen ziren baina usaina atsegin nuen. Sukaldean aritzea gustatzen zitzaidan eta garai haietan produktu ekologikoen kontzeptuak gaur egungo oihartzunik ez zuenez, azokara joaten nintzen elikagai freskoak bilatzeko asmoz.

Ama belar dendetan lanean hasi zen eta nik beste bide bat hartu nuen enpresa handi batean komertzial bezala lanean aritu nintzelarik. Hala ere, lan honek ez ninduen betetzen oraindik ere nire pasioa landareak, produktua naturalak eta natura izaten jarraitzen zutelako eta nire ametsa pasio honen inguruan lan egitea zelako.

Sentimendu horrek bultzatuta urte batzuk beranduago nire bizitzari 360ºko bira bat emanez, nire amonak sortutako “BELARZAIN” izeneko belar dendari jarraipena emateko anbizio handiko proiektua ate joka nuen beste bizitza mota bat eskainiz. Alaba jaio berria zen eta tren horretara igotzea erabaki genuen ilusioz beterik.

Azkenik, berriro ere garai bateko usainekin egin nuen topo eta beraien ezaugarriak ikastera sartu nintzen buru belarri. Orain atzera begiratzen dudanean harro sentitzen naiz hartutako erabakiaz eta nire seme alabek ere izpilikua,ezkai,azeri buztana….ikusten dituzte etxeko armairuan eta beraien usainaz gozatzeko aukera dute beraiek ere. BELARZAINen hazia Mº Luisa Azpillagak sortu zuen duela 40 urte inguru eta nire ama Belen izan zuen bidaide urte askotan. Gaur egun, modu batean edo bestean, nire familia osoa bizi da BELARZAIN en inguruan.

Map of Belarzain