Zelaieta Gaztategia

Zelaieta Baserria, Orendain, 20269 ,Spain
Zelaieta Gaztategia Zelaieta Gaztategia is one of the popular Farmers Market located in Zelaieta Baserria ,Orendain listed under Food/grocery in Orendain , Farmers Market in Orendain ,

Contact Details & Working Hours

More about Zelaieta Gaztategia

SARRERA
Zelaieta, gazta marka bat da. Idiazabalgo jatorria deitura duen gazta, hain zuzen ere. Negozio familiarrak produzitzen du gazta marka hau, eta belaunaldiz belaunaldi jarduera honetara zuzenduak izan gara. Gaur egun, urteen poderioz jasotako ezagutza egungo teknologiekin uztartzea lortu dugu eta horren emaitza da, egiten dugun lana. Ez da jarduera ekonomikoa soilik, gure bizitzeko modua ere bada,

INGURUA
Gure ardiak Orendaingo zelaietan bizi eta elikatzen dira. Orendain,Tolosaldeako herri txiki bat da, Berrehun biztanle inguru dituena. Gipuzkoako erkidegoan kokatzen da. Landa eremu honen berezitasun nabarietako bat bere paraje berdeak dira, zelai berde batez estalia bait dago gure ingurua.
Gure lan egiteko baserriaren izena bera ere Zelaieta da, beraz, izena bera, gure inguruaren deskribatzaile ezin hobea da.
Negu eta udazkeneko urte sasoian Orendaingo Zelaietan aritzen dira gure ardiak bazkatzen, baina eguzkiaren lehen izpi goxoak ateratzen hasten direnean, Ekainaren inguruan, ardiak aralarko parke naturalera eramaten ditugu. Hango larreetan askatasun osoz elikatzen dira eta mendiko aire osasuntsua arnasten dute.

PRODUKTUA
Zelaieta markako gazta egiten dugunak, Artzai – gazta elkartearen kideetako bat gara. Bertan biltzen gara latxa ardiarekin ekoizten dugun hainbat artzai eta ekoizle.
Gure gazta, modu naturalean egina dago, artisau lana da. Bi hilabete gutxieneko heltzea izaten du, gure latxa ardien esne gordina soilik erabiltzen delarik.
Bi motako gazta saltzen dugu, lehenengoa Orendaingo gaztategian burutzen duguna da, bertakoa deitzen diogu eta bestea aldiz, mendira ardiak joaten direneko gazta da, edo mendikoa ere esaten diogu. Azken gazta mota hau, abuzturarte ez dugu salgai izaten.
Gazta mota bakoitzaren barruan, pisuaren arabera bereiztutako bi tamaina ditugu. Kilo ta erdikoa bat eta kilo ta berrehun gramoko pisua duena bestea. Hau horrela izanik, gazta mota eta tamaina bakoitzak bere prezioa izango du.
Gaztaren salmenta, modu zuzenean egiten da sagardotegi, jatetxe, komertzio edo eta denda txikietan, baiña baita ere bitartekarien bitartez komertzio ertain eta handiagoetara ere iristen gara.


ELABORAZIO PROZESUA
Gazta egitearen prozesua, teknika tradizionalak egungo teknika aurreratuarekin bateratuz egiten dugu.
Artzai gazta elkarteak, ipinitako irizpideak mantentzen ditugu gazta egiteko prozesuan. Horrela, erabiltzen den esnea ardi latxarena bakarrik da eta gure ardietatik jasotakoa, ez bait dugu beste ekoizle batzueri erosten. Gainera, ardiak ez daude ukuiluan egun guztian zehar,hori bai, gauean estalpean gordetzen ditugu. gure artzaintza mota librea eta askea da, gure ardien elikadura eta osasuna zaintzen dugularik.

GURE ARDIAK
Mutur gorridun ardi latxak ditugu, beraiekin elkarbizitzen dugu hasieratik amaiera arte: Hau da, erditzean parte – hartzen dugu, esnearen ekoizpenean, heltzean, etiketatze eta datatzean eta azkenik produktuaren salmentan.

KALITATEA OINARRI
Guretzat oso garrantzisua da gure ardien bizi kalitatea zaindu eta beraiekin arduraz jokatzea, honek produktua beraren emaitzan lagunduko duelako.
Gure bizimodua, gure ardien inguruan antolatzen da, gure bizitzako parte direlarik.
Gure eguneroko jarduera ezagutu nahi izan ezgero, gustora eta pertsonalki, atendituko zaitugu, gure produktuak dastatu ahal izateko ere jarri zaitez gurekin harremanetan.

Map of Zelaieta Gaztategia